XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orbaina esan zuen.

Bingok esan zuen:

- Ah!

Bingok medikuaren despatxuaz kanpo inoiz erabili ez zuen hitza zen, eta ospitaleko gela batean ere bitxia zirudien.

Bingok emakumeari zehar-begiratu bat egin zion.

Sabela oso hanpatua zeukan eta seguraski laster izango zuen haurra, eta pozik zegoenez gero, nahi zuena lortuko zuen seguraski.

Emakumeak esan zion:

- Honi begira banago Steve Mc Queenekin obsesionaturik nagoelako da.

Amak esan zuen O!, Sam, hor duzu.

Bingok eta amak esker onez begiratu zioten atetik sartzen ari zen aitari.

Aitak gela gurutzatu eta eskutik heldu zion.

- Nola doa hori?

- Ederki, baina gogorra da.

- Etxean egon beharko nuke.

- Zuhaitza erdi-inausirik dago.

- Ez dut egin pasteltxo bat ere.

- Zera...

- Kontxo, ez nekien pasteltxoak egiten zenekienik esan zion umore atseginez.

- Egin ditudan ron-pilotatxo horiei deitzen diet pasteltxoak.

- Horrelako batzuk egiten ari nintzen.

- Bingo gai da ron-pilotatxo batzuk prestatzeko.

- Ah, Bingo!